'Jardun eta jardun, danona egin daigun!', esaldiak irabazi du euskararen aldeko esaldi onena aukeratzeko lehiaketako

Barren.eus 2019ko aza. 8a, 14:39

Elgoibarko Izarrak eta Gaztelekuak Euskararen Eguneko Esaldi Lehiaketa antolatu dute seigarren urtez, eta Nerea Urbietak lehiaketarako aurkeztutako esaldia izan da irabazlea.

'Jardun eta jardun, danona egin daigun!', horra hor euskararen aldeko esaldi onena aukeratzeko lehiaketako irabazlea. Elgoibar BH Institutuan DBHko ikaslea den Nerea Urbietak aurkeztu du. Guztira 106 esaldi aurkeztu dituzte aurtengo ekitaldian.

Euskararen Nazioarteko Egunean, abenduaren 3an, Nerea Urbietaren esaldia daramaten kamisetak banatuko dituzte Elgoibarko ikasleen artean, debalde.

• Aurreko edizioetako irabazleak

 2018an Intza Urangak aurkeztutako esaldiak irabazi zuen lehiaketa. 2017akoan Aiala Sierrak izan zen irabazlea, Ilargiraino eta bueltan erabiliko zaitut esaldiarekin. Ander Mujikak diseinatutako kamisetak atera zituzten esaldi horrekin. 2016an Arreiturre Institutuko ikasle Asier Garaialdek aurkeztutako esaldiak irabazi zuen lehiaketaEz izan beldur, izan hiztunlelorekin. 2015ekoa Markel Garate mendaroarrak irabazi zuenNik hasi zuk jarraittu leloarekin. Euskararen eguneko estraineko esaldi lehiaketa Uxue Mancisidorrek aurkeztutako Nire ahotik zure belarrira esaldiak irabazi zuen, 2014an.

2018 12 04 Intza uranga euskara esaldi lehiaketa irabazlea elgoibar kamisetagaz

2018 10 22 2017 11 29 euskarazko esaldi lehiaketa elgoibar

2018 10 22 2016 12 02 asier garaialde euskara esaldia elgoibar 1

2018 10 22 2015 11 18 markel garate euskara esaldi lehia

2018 10 22 2015 10 02 uxue mancisidor esaldi lehiaketa 2014