Hasi da Elgoibarko berbetiaren inguruko ikastaroa

Barren.eus 2019ko aza. 7a, 14:01

Hogei lagunek eman dute izena Elgoibarko Berbetia ikastaroan, eta atzo izan zuten lehen saioa Aita Agirre Kulturguneko hitzaldi gelan, azpiegitura berri hori estreinatuz.

 Jesus Mari Makazaga filologo eta doktoreak gidatuko du lau saio izango dituen ikastaroa. Gainbegiratu orokor bat emango zaie Elgoibarko euskararen bereizgarri nagusiei; arloz arlo: arau fonologikoak, deklinabide eta eratorpen-atzizkiak, aditz-formak (hitanoa barne), egitura sintaktikoak eta hiztegia. Horiekin batera, elgoibartarren ahozko jardunaren baliabide nagusiak ere landuko dira. Amaitzeko, dialektologia pixka bat ere egingo dute, eta inguruko herrietako berbetekin konparatuko dute Elgoibarkoa.

∞Lotura duten albisteak: