Jesus Mari Makazaga filologo eta doktoreak gidatuko du lau saio izango dituen ikastaroa. Gainbegiratu orokor bat emango zaie Elgoibarko euskararen bereizgarri nagusiei; arloz arlo: arau fonologikoak, deklinabide eta eratorpen-atzizkiak, aditz-formak (hitanoa barne), egitura sintaktikoak eta hiztegia. Horiekin batera, elgoibartarren ahozko jardunaren baliabide nagusiak ere landuko dira. Amaitzeko, dialektologia pixka bat ere egingo dute, eta inguruko herrietako berbetekin konparatuko dute Elgoibarkoa.
∞Lotura duten albisteak:
- “Bizkaierazko eta gipuzkerazko euskalkien artean muga egiten duen hizkera da Elgoibarkoa (2019-10-24)
- Elgoibarko euskararen ondarea sarean: elgoibarreraz.eus (2016-01-14)
- 'Elgoibarko Euskara' liburua oso-osorik kontsultatu daiteke sarean (2011-11-30)
- 'Elgoibarko ahozko euskara' liburua aurkeztu du Jesus Mari Makazagak (2011-04-07)
- Kultur Etxea txiki geratu zen 'Elgoibarko Euskara' liburuaren aurkezpenean (2007-03-28)