Jesus Mari Makazaga Eizagirrek Elgoibarko Berbetiaren gaineko doktore tesia egin zuen, eta herritarren esku jarriko ditu orain elgoibarreraz idazteko arauak. Ikastaroan, gainbegiratu orokor bat emango zaie Elgoibarko euskararen bereizgarri nagusiei; arloz arlo: arau fonologikoak, deklinabide eta eratorpen-atzizkiak, aditz-formak (hitanoa barne), egitura sintaktikoak eta hiztegia. Horiekin batera, elgoibartarren ahozko jardunaren baliabide nagusiak ere landuko dira. Amaitzeko, dialektologia pixka bat ere egingo dute, eta inguruko herrietako berbetekin konparatuko dute Elgoibarkoa.
Azaroko lau asteazkenetan izango dira saioak, 18:30etik 20:30era. Interesatuek BARREN astekarian (943 744 112) eman dezakete izena. Internetez ere badago izena emateko aukera, / atarian egongo den formularioa beteta (aurki jarriko dugu). Elgoibarko Izarrako bazkideek 27 euro ordaindu beharko dituzte, eta gainerakoek 30 euro. Izena emateko azken eguna urriaren 31a izango da.