Euskara

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2019 10 05 Josu Walino Euskara ala ezkaraEuskara ala ezkara ingurune digitalean? galderari erantzun diote gaur Elgoibarko Izarrak, Puntu.eus fundazioak eta Elgoibarko Udalak IMHra gonbidatu dituzten hizkuntzalari eta informatikariek, nork beretik. Aritu dira Interneten euskaraz dagoen edukiaz, euskal komunitatea aktibatu eta garena eta daukaguna sozializatu beharraz eta euskarari prestigio soziala eman beharraz, eta aritu dira, baita ere, Interneten uzten dugun aztarna digitalaz, euskararen marka sortu beharraz, burujabetza digitalaz eta baliabide teknologikoek euskararen eta kulturaren heziketa arautuan egin dezaketen ekarpenaz. 

 

 

Hizkuntzaren iraupena bermatzeko, gaur sarean egotea ezinbestekoa dela nabarmendu dute guztiek, eta ingurune digitalean gauden ala ez gauden galderarentzako erantzun ezberdinak daudela ohartarazi dute, datuekin lagunduta. Puntu.eus domeinuaren, eta gure inguru digitalean sortutako hainbat proiekturen berri ere eman dute, hala nola, Gabi de la Mazaren Txantxangorria karaoketeka eta Euskarazko Kode Poesia Laborategiaren berri. Ekitaldia, hasi eta amaitu, musikarekin egin dute. Jokin Trikitixak hasi du, eta bukatu, Ines Osinaga eta Lorea Argaratek, Mauriziak ez dau inor hil kontzertuarekin. Gaurkoak eman duenaren laburpena BARRENen papereko edizioan emango dugu barikuan, eta jardunaldiko kronika eta bideoak Euskara ala ezkara webgunean eskegiko ditugu, prest izan bezain laster.

∞Lotura duten albisteak

 

 

Elgoibarko berbetia

San Bartolomeak 2019

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza