Debabarreneko Euskararen Ginkanan izena emateko epea zabalik dago

Barren.eus 2019ko urr. 4a, 09:26

Euskararekin eta euskaraz dibertitzeko eta euskararen bueltan gozatzeko taldekako eta herrien arteko lehiaketa da Debabarreneko Euskararen Ginkana.

 

Kutxa Ekoguneak antolatu du Debabarreneko Euskararen Ginkanaren estreinako ekitaldia. Euskararekin, hizkuntza aniztasunarekin eta hizkuntza-ekologiarekin lotutako hainbat proba burutu beharko izango parte hartzen duten lehiakideek. Lehen edizio honetana Hizkuntza-Ekologia izango da gaia.
Elgoibar, Eibar, Soraluze, Deba eta Mutrikuko DBH4ko gela bakoitzeko ikasle talde batek (4-8 ikasle) parte hartu ahal izango du gelako ordezkari gisa. Horretarako hizkuntza-ekologiarekin lotutako hainbat proba egin beharko dituzte, mundu ikuspegitik, eskualdeko begirada eta praktiketara salto eginez. Lehiaketak bi fase izango ditu:

  1. fasea. Internet bidezko probak: Lau aste iraungo ditu fase honek, urriaren 23an hasi eta azaroaren 20an amaituko da. Webgunean, astero taldeek burutu beharreko proba bat argitaratuko da eta aste bete izango dute taldeek erantzunak bidaltzeko. Proba horietan puntu gehien lortzen dituzten lau taldeek jokatuko dute 2. fasea.
  2. fasea. Finala: Abenduaren 4an jokatuko da Eibarren eta han erabakiko da nor den Debabarreneko Euskararen Ginkanaren talde irabazlea.

 • Izena emateko
Parte hartu nahi dutenek urriaren 22a baino lehen eman beharko dute izena www.euskararenginkana.eus webgunean. Ondorengo orrian daude argibideak, oinarriak eta izena emateko esteka: http://www.euskararenginkana.eus/eu/ginkanak/debabarreneko-euskararen-ginkana-1edizioa-2019/gi-41/

 • 1.200 euro saritan
Sariaren banaketa ondorengoa izango da: 800 euro irabazleari. 200 euro bigarren geratzen denari. Kultur jardueretarako sarrerak edota erosketa-bonoak 3. eta 4. geratzen direnei, talde bakoitzak 100 euroko bonua jasoko du Eibar Merkataritza Gune Irekiaren bitartez.
Ekimena hainbat erakunderen elkarlanaren fruitua da, besteak beste: Kutxa Ekogunea, Debabarreneko Udalak (Elgoibar, Eibar, Soraluze, Deba eta Mutriku) eta Euskaltzaleen Topagunea.

2019 10 04 euskararen ginkana Debabarrena kartela