Astean ordubeteko konpromisoa hartuko dute partaideek. Iaz 46 lagunek hartu zuten parte, 10 taldetan banatuta. Elgoibarko Izarra Euskaltzalon Topagunea, AEK eta Udal Euskaltegia dira egitasmo honen eragileak. Izena emateko edo informazio gehiago eskuratzeko ondorengo telefonoetara deitu daiteke: AEK euskaltegia (607 601 423), Udal Euskaltegia (943 742 731) eta Elgoibarko Izarra (943 741 626).