Euskara

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2019 09 13 debabe udal euskaltegia aita agirren elgoibarAita Agirre eraikin eraberrituan gela berriak estreinatuko ditu Debabe Udal Euskaltegiak 2019-2020 ikasturtean. Irailaren 17tik 25era bitartean Udal Euskaltegi berria ezagutzeko, -eta izena emateko- aukera izango dela jakinarazi dute; eta, egoitza berria ezagutzera animatu dituzte herritarrak.

 Aita Agirre eraikineko 3. solairuan egongo da aurrerantzean Debabe Udal Euskaltegia. Euskaltegiko langileak han daude lanean dagoeneko, ikasturte berria prestatzen. Hain zuzen, "Euskararekin Match" lelopean abiatuko dute euskara ikasteko ikasturte berria. "Euskararekin bat, euskaraz bizi eta euskara biziarazi nahi baduzu, oraintxe duzu aukera", adierazi dute euskaltegiko arduradunek leloaren esanahiaren harira.
 • 2019-2020 ikasturterako matrikulaldia, hilaren 17tik 25era
Udal Euskaltegi berrian izena emateko epea irailaren 17tik 25era bitartean egongo da zabalik. Era berean, hala nahi duten herritarrek egoitza berria ezagutzeko aukera izango dute egun horietan: 09:00etatik 13:00eta eta 15:30etik 19:30era. "Zatoz euskaltegi berria ezagutzera. Arreta ezin hobea emango dizugu", esanez animatu dituzte herritarrak.

2019 09 13 debabe udal euskaltegia aita agirren elgoibar 1

Sanbartolomeak2019

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza