Euskara

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2019 07 04 mundu digitala elgoibar izarra zikloa irudiaUrrian egingo duten Euskara ala ezkara mundu digitalean? izeneko jardunaldia aurkeztu du Elgoibarko Izarrak. Mundu digitalean zentratuko da aurtengo zikloa, eta mundu horretan arituak eta adituak diren hamasei lagun gonbidatu dituzte egun osoko jardunaldian parte hartzera.

Zergatik egon behar du euskarak mundu digitalean? Badago euskara mundu digitalean? Ezagutzen eta sozializatzen dugu mundu digitalean daukaguna? Burujabetza digitala: nola eta zertarako? Galdera horiei eta beste batzuei erantzutera etorriko dira hamasei aditu Elgoibarrera, urriaren 5ean. Egun osoko jardunaldia izango da, Elgoibarko IMH ikastetxean, 9:30ean hasi eta 18:00ak arte.

Jardunaldiko osagaiak asko eta askotarikoak izango direla zehaztu dute Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topaguneko arduradunek. "Musika izango dugu esnatzeko, hitzaldiak ere izango dira, poesia apur bat, mahaingurua, pintxo-bazkaria, musika-kontzertua...", esan dute.
Izena Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topagunean eman behar da eta epea zabalik dago dagoeneko. Matrikula 35 eurokoa da, pintxo-bazkaria barne.

Informazio gehiago jaso eta izena emateko:

www.elgoibarkoizarra.eus
Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.
943 741 626 (Imanol)

Euskara ala ezkara zikloa Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topaguneak, Elgoibarko Udalak eta puntu.EUS fundazioak antolatu dute elkarlanean. Laguntzaileei dagokienez, berriz, DanobatGroup taldearen diru-laguntza jaso du ekimenak, eta IMH ikastetxeak antolatzaileen zerbitzura laga ditu eraikina eta bertako baliabideak.

Gotzon Garate zenaren oroimenez antolatzen dugun Euskara ala ezkara zikloak hamaika urte beteko ditu aurten.

∞Lotura duten albisteak

2019 07 04 Euskara ala ezkara mundu digitalean kartela elgoibar izarra

 

Sanbartolomeak2019

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza