Euskara

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2019 06 17 gurean euskaraz logoa elgibar izarra udalaHerriko merkataritzan eta ostalaritzan euskararen erabilera areagotzeko martxan jarri duten Gurean euskaraz kanpainaren barruan, euskaraz egin edota eskatzen duten bezeroen artean 10 euroko 30 erosketa-txartel zozkatu dituzte. Hona hemen zenbaki sarituak.

   • Gurean Euskaraz kanpainako zenbaki sarituen zerrenda -PDF-

Zenbakia erosketa txartelagatik trukatzeko bi aukera dute irabazleek:

  • Bezero diren dendari edo tabernariaren bidez trukea egin.
  • Elgoibarko Izarrara joanda (8:30-14:30 ordutegian)

Erosketa txartela uztailaren 17ra arte dute trukatzeko aukera.
Elgoibarko merkatari-ostalarien eta herritarren artean ematen diren ahozko harremanetan euskararen erabilera sustatzea da Gurean euskaraz kanpainaren helburua. Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topaguneak eta Elgoibarko Udalak jarri zuten martxan.

∞Lotura duten albisteak:

Elgoibarko berbetia

San Bartolomeak 2019

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza