Euskara

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

Korrikaren eguna izan zen apirilaren 12a Elgoibarren eta Mendaron. 21. Korrikaren lekukoa Mendarotik eta Elgoibartik igarotzeaz gainera, beste korrikak ere egin zituztelako bi herrietan, Korrika txikia eta gaztea, hain justu ere. Ondorengo bideoetan ikus ditzakezue guztiak.

21. Korrikak Gasteizko Andra Mari Zuriaren Plazan izandako amaiera-ekitaldian amaitu zuen bidea domekan, apirilaren 14an. Maialen Lujanbiok irakurri zuen berak idatzi eta hamaika egunez sekretupean mantendu zuten mezua, 'Klika!, sistema eragilean' goiburupean. 'Klika' leloarekin lotuta, egitera, eragitera eta eginaraztera deitu zuen Lujanbiok. (ikus mezua osorik)

AEKren eta Korrikaren arduradunek euskarren aldeko ekimenak hazten jarraitzen duela adierazi dute 21. Korrikaren lehendabiziko balorazioa egiterakoan."Esan daiteke Korrika, euskararen aldeko ekimen erraldoia bezain eroa, dela Euskal Herriak gehien maite duen ekimena. Sekulakoa izan da azarotik, aurkeztu zenetik, eta azken hamaika egunetan, jaso duen babesa; oraindik ere harrigarria izan da ikustea Korrikak gizartean eragiten duen pasioa", esan du Korrikaren arduradun Asier Amondok. Era berean, nabarmendu du parte hartzean eta jarraipenean gora egiten jarraitu duela, aurrekoak gaindituz. Hona hemen Elgoibarren eta Mendaron eginiko Korrikak, bideoan:

 

∞ Lotura duten albisteak:

2019 04 12 korrika 21 elgoibar aek lekukoa barren

San Bartolomeak 2019

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza