Domekan, apirilaren 14an, bukatuko da Gasteizen egunotan Euskal Herria zeharkatzen diharduen 21. Korrika. Elgoibarko AEKk amaierako ekitaldira joateko autobusa antolatu du.
Korrikaren amaiera ekitaldira joan nahi dutenek AEK euskaltegian (Gabriel Kurutzelaegi 10) eman behar dute izena. Eguena, apirilak 11, izango da izena emateko azken eguna. Telefonoz (607 601 423) edo e-posta (Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.) bidez ere eman daiteke izena.
Autobusa Txankakoatik irtengo da Gasteizerantz, 10:00etan, eta 19:00etan irtengo da Gasteiztik Elgoibarrerantz. Izena ematen dutenek 9 euro ordaindu beharko dituzte, autobusean bertan.
Gasteizeko Andre Mari Zuriaren plazan bukatuko da Korrika-ren edizio honen 2.500 kilometroko ibilbidea, hilaren 14an. Arabako hiriburu osoa zeharkatu ondoren, Dato kaletik sartuko da karabana koloretsua plazan. Amaiera ekitaldia bertan izango da; eta segidan, bertaratutakoei helduko zaie festarako tenorea. Hona hemen Korrikaren azken jaiari buruzko informazioa
∞ Lotura duten albisteak:
- Elgoibarren eta Mendaron 34 taldek eramango dute Korrikaren lekukoa (2019-04-04)
- Apirilaren 12an pasako da Korrika Mendarotik eta Elgoibartik, goizean goiz (2019-01-09)
- Goizean goiz pasatu da Korrika Elgoibartik eta Mendarotik (2017-04-05)
- Eskola-umeek ere egin dute Korrika txikia (2017-04-05)
- Korrika gaztea egin dute bigarren hezkuntzako eta Lanbide Heziketako ikasleek (2017-04-05)
- Korrika Munichen (2013-03-25)
- Jose Antonio Urbieta elgoibartarrak eraman du Korrikaren lekukoa Sidney-n (2013-03-18)