Elgoibarren eta Mendaron 38 taldek eramango dute Korrikaren lekukoa

Barren.eus 2019ko api. 4a, 20:34

Elgoibarko eta Mendaroko kilometroen banaketaren berri eman du Elgoibarko AEK euskaltegiak. Guztira 38 dira bi herrietan Korrikaren lekukoa eramango duten taldeak eta eragileak (2017an 34 izan ziren), eta bakoitzari tokatu zaion kokapena eta tartea ere zehaztuta dago.

Apirilaren 12an ailegatuko da Korrika gurera. Gaur, hilak 4, abiatu da euskararen aldeko AEKren bi urtean behingo egitasmoa, Garesen, eta apirilaren 14an bukatuko da Gasteizen, Euskal Herri osoko bideak eta errepideak zeharkatu ostean. Tarte horretan, milaka lagun irtengo dira bidera, euskara hizkuntza, kultura eta mundu bat dela aldarrikatzera; konpromisoaren alde klika egitera. Goizean goiz iritsiko da gurera oraingoan, kostaldetik, Kalbarioko gainetik pasata. Mendaroarrek txatarreri pare horretan hartuko diete lekukoa debarrei, 6:50ean. Mendaro zeharkatu ostean, Elgoibarrerantz etorriko da. Ondo bidean, 7:20 buelta horretan hartuko dute lekukoa elgoibartarrek Rodisa parean, eta Mauxitxa txarangakoak zain izango ditu Maalan, ongietorria egiteko. Elgoibartik Azkaraterako bidea hartuko du gero. Hona hemen bi herrietan Korrikaren lekukoa eramango duten taldeak eta eragileak, eta bakoitzari tokatu zaion kokapena eta tartea (*Oraindik talde gehiago ere batu daitezkeela ohartarazi dute Elgoibarko AEKtik):

 • MENDARO....................................................

  • Lizarpe Mendi Kluba, Mendaroko Txirrindulari Elkartea eta Giza proba taldea (Txatarreri paretik autopistako zubipera)
  • RTS (Zubipetik-Lizantzura)
  • Motxaila Band / Motxaila Elkartea (Lizantzutik Azpilgoetako autobus geltokira)
  • Ameikutz Musika Eskola (Autobus geltokitik zubi amaiera arte)
  • Ludoteka-Gaztelekua (Udaletxe ondotik anbulatoriora, atzeko aldetik)
  • Ikastola eta Arno Guraso elkartea (Anbulatoriotik ikastolara)
  • Bizi Poza txaranga (Ikastolatik biribilgunera)
  • Gaztetxea (Biribilgunetik DMP parera, errepide nagusitik)
  • Buztin alde, Aizpe eta Kilimon elkarteak (DMPtik Aingeru Guardara)
  • Mendaro Ospitala (Aingeru Guardatik Lanbira)
  • Mendaroko EAJ (Lanbitik Altzola hasiera)
  • Mendaroko Bildu (Altzola hasieratik erdira)
  • Mendaroko Udala (Altzolako errebuelta pasa arte)

 • ELGOIBAR.....................................................

  • Rodisako LAB-ekoak (Altzolako errebuelta ondoren)
  • Alcorta Forging Group S.A. (Rodisa parean)
  • Etxepe (Argindar zentrala)
  • Haritz Euskal Dantzari Taldea (Karkizano gaina)
  • Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topagunea (Melitongo zubi ondoko aparkalekuan)
  • IMH, Meka Lanbide Heziketa, Elgoibar Institutua (AEK parean, Gabriel Kurutzelaegin)
  • Mauxitxa Txaranga (Txarridunaneko biribilgunean)
  • Elgoibar Ikastolako gurasoak (Pilar fruta dendan)
  • Elgoibar Ikastolako langileak (Quintin)
  • Txankakua Elgoibarko Merkatari eta Zerbitzu Elkartea (Fadek idelapaindegi aurrean)
  • Elgoibarko Udaleko langileak (Mahats ardandegia)
  • Elgoibarko Udalaren Euskara Saila (Azkue argazki denda)
  • Elgoibarko EAJ (King Kong parean, San Frantzisko kaletik)
  • AEK euskaltegia (Txarridunako biribilgunea)
  • Elgoibark EHBildu (Lanbroa taberna pareko zebrabidea)
  • Biharko San Lazaro Egoitza (La Perla taberna)
  • Haizea Emakume Taldea (Tren tunela)
  • Kimetz elkartea (Argindar zentrala)
  • Danobat Kooperatiba (Usatorre tabernaren aparkalekuan)
  • Ideko Kooperatiba (Larrialdi bidea, 38. km-a)
  • Goiti Kooperatiba (37. km-a)
  • C.D. Elgoibar (36,5 km-a)
  • Morkaiko Mendizale Elkartea (Azkarate erdiko zubipea. 36. km-a)
  • Sanlo EKT (35,5 kilometroa)
  • Azkue Argazkiak (35. km-a)

Korrikari buruzko erreportajea BARREN aldizkariko 1112. zenbakian -PDF-

2019 04 04 korrika 2017 mendaro barren

 • Badator berriro Korrika
1980an Euskal Herria Oñatitik Bilbora zeharkatu zuen lehen Korrika antolatu zutenetik, euskararen alde antolatzen den ekitaldirik jendetsuena eta garrantzitsuenetakoa da. Ordutik, 20 Korrika eta 38 urte igaro dira, baina orduko helburu berari eusten dio Korrikak: batetik, gure hizkuntzaren aldeko kontzientzia suspertzea, eta bestetik, gau-eskola zein euskaltegien eguneroko lana indartzeko dirua biltzea. Garesen egin dute hasierako ekitaldia, eta hantxe sartu dute mezua lekukoan, eskuz esku, Gasteizeraino eramateko. Izarbeibarko eta Mañeruibarko hamasei herrietako ordezkari banak eraman dute lekukoa lehen kilometroan, eta Izarbeibarren euskarak tinko aurrera egiteko Korrikak hauspo izan nahi duela aldarrikatu dute. Euskararen hauspoa. Horixe izan nahi du Korrikak, eta bada hein handi batean. Hala ulertu dute herritarrek ere, eta euskarari arnasa emateko konpromisoari heldu diote, kilometroak eta Korrikaren aldeko materiala erosiz.
Klika da aurtengo leloa. “Klika egitea aukera bat hartzea da, euskararen aukera hartzea, hautua egitea. Hautua da euskara ikastea, erabiltzea, inplikatzea, jauzia ematea. Klika egitea da euskaraz ahalduntzea, euskaltegietan matrikulatzea. Klika da herritar guztien hizkuntza eskubideak bermatzeko neurriak hartzea”, jaso du AEK-k, Korrikaren antolatzaileak. Konpromisoa hartzea da azken batean Klika egitea. Eta euskararen alde konpromiso handiz jardun zen Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegi izango da aurtengo omendua. Herriak hizkuntza beharrezkoa duela aldarrikatu zuen Txillardegik eta Euskal Herriak euskara ezinbesteko ezaugarria duela. 21. Korrikaren hitzak eta ahotsak, berriz, Mad Muasel, Fermin Muguruza eta La Furiak sortu dituzte, eta Muguruzak berak zuzendu du ekoizpena.