21. Korrikaren hasiera zuzenean emango du barren.eus.ek

Barren.eus 2019ko api. 4a, 12:25

Aurreko edizioetan bezala, euskarazko hedabideek elkarlanean eskainiko dute 21. Korrikaren hasiera eta amaierari buruzko saioa. Tokikom, Berria, EiTB, Hamaika Telebista, Goiena, Kanaldude eta Xaloa Telebistarekin batera gauzatuko da emanaldia, eta barren.eus-en ere ikusgai izango da emisioa, 16:10etik aurrera, ETB-ren seinalearen bitartez. Aurten, berrikuntza modura, ETBk kamera bat izango du uneoro Korrikaren furgonetan, seinalea etengabe ematen.

Garestik (Nafarroa) abiatuko da euskararen aldeko lasterketa, apirilaren 4an, 16:30etik aurrera, eta Gasteizen bukatuko da apirilaren 14an. Aurtengo Korrikaren lehen kilometroak Garestik eta azkenengoak Gasteiztik saio berezi baten bidez jarraitu ahal izango dira euskarazko hedabideetan, baita barren.eus webgunean ere. 16:10ean hasiko da emankizuna eta 17:30ak bueltan amaituko da. Aurkezleak Ilaski Serrano eta Naroa Iturri izango dira; erreportariak, berriz, Amaia Txintxurreta (Goiena), Ion Orzaiz (Berria), Pantxika Maitia (Kanaldude) eta Julen Iraola (Infosare)

 • Korrika Elgoibarren eta Mendaron

Asier Amondok emango dio hasiera bihar 21. Korrikari, Garesen, eta berak sartuko du mezu ezkutua lekukoan. Eskuz esku 2.560 kilometro egin ostean iritsiko da lekukoa Gasteizera, apirilaren 14an. Mendarora eta Elgoibarrera apirilaren 12an, barixakua, ailegatuko da Korrika. Mendarora 07:10ean iritsiko da Mutriku aldetik, eta Elgoibarrera 07:36an. barren.eus-ek jarraipen berezia emango dio Korrikari, eta bideoak eta argazkiak argitaratuko ditugu.

∞ Lotura duten albisteak: