Euskara

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2019 03 25 mikel zalbide euskaltzaindia elgoibar izarra biba hasierEuskara batua: Zer lortu dugu? Zein dira erronkak? izeneko hitzaldiarekin hasiko da eguaztenean (martxoak 27) Biba Hasier! ekimenenaren bigarren ekitaldia.

Euskara batua abian jartzea izan da seguru asko azken urteotan euskaran egin den urratsik emankorrenetako bat. Onarpen zabala lortu du, gainera, gizarteko alor guztietan. Gerora begira, hala ere, erronka bat baino gehiago dago oraindik zerumugan: Zein dira erronka horiek? Nola gainditu daitezke? Mikel Zalbidek (Donostia, 1951) erantzungo die Andres Alberdik (Getaria, 1950) jarritako puntuei. Zalbide euskaltzain osoa da 2006tik. 2018ko Arantzazuko XVII. Biltzarrean, bera izan zen Euskaltzaindiaren sorrerari eta euskara batuaren egitasmoari buruzko txostengile nagusia. Alberdi, berriz, euskaltzain urgazlea da.

Elgoibarko Kultur Etxeko hitzaldi-gelan emango dute hitzaldia, martxoaen 27an, 19:00etan hasita. Euskara batuaren gaineko elkarrizketa hau Hasier Etxeberria zenaren oroimenez antolatzen den Biba Hasier! ekimenaren baitan antolatu dute Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topaguneak eta Elgoibarko Udalak.

∞Lotura duten albisteak:

Sanbartolomeak2019

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza