Dagoeneko 49 elkarte-erakundek esan dute parte hartuko dutela aurtengo ‘Euskarak 365 Egun’ ekimenean

Barren.eus 2015ko mai. 28a, 13:18

Euskal eragileek atzo (maiatzak 27) aurkeztu zuten euskarak 365 egitasmoa, musika eskolako auditorioan. Elgoibartarron euskaltasuna eta euskaraz bizitzeko gogoa sustatzea izango da egitasmoaren helburua, eta herriko kaleetan eta plazetan aldarrikatuko dituzte euren balioak. Elkarte-erakundeak izango dira protagonista eta modu ludiko-motibagarrian aldarrikatuko dute euren euskaltasuna. 

Abenduaren 3an da Euskararen Nazioarteko Eguna, eta aurtengo ospakizunak azaroaren 28an egingo dituzte, 13:00etatik aurrera. Bi ekimen nagusi prestatu dituzte: Batetik, lipdub-a egingo dute Maalatik kalegoen plazaraino. Aitor Novak ekimen horretarako bereziki prestatuko du musika, Uxue Alberdik egingo du kantaren letra eta Josu Mujika dantzaria arduratuko da koreografiaz. Liddub-a amaitutakoan herri-bazkaria egingo dute ikastolako frontoian. Ekimen herrikoia eta parte-hartzailea izateko apustua egin dute antolatzaileek, eta dagoeneko herriko 49 elkarte-erakundek ziurtatu dute euren parte-hartzea. Interesatuek uztailaren 24ra arteko epea dute izena emateko.

Lotura duten albisteak:

2015 05 27 euskarak365aurkezpena1

2015 05 27 365egunaurkezpena