Euskara

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2015 05 27 euskarak365 2013Euskararen Nazioarteko Eguna abenduaren 3an izango bada ere, aurten ekimen berezia prestatzen dihardute Elgoibarko elkarte-erakunde euskaltzaleek, eta gaur (maiatzak 27) egingo dute ekimenaren aurkezpen publikoa. Musika Eskolan izango da, arratsaldeko 19:00etan. 

 Antolakuntza-lanetan diharduen elkarte bateko ordezkariak esan digunez, aurtengo ekimenaren helburua elgoibartarron euskaltasuna eta euskaraz bizitzeko gogoa aldarrikatzea izango da, aurreko bi urteetan bezala. Aurtengo ekimena, baina, oso berezia izango da. Elgoibartarren parte-hartzea egongo da ekimenaren erdigunean, eta horregatik dabiltza horrenbesteko aurrerapenarekin. Antolatzaileek aurreratu digutenez, dagoeneko Elgoibarko 45 elkarte-erakundek azaldu dute parte hartzeko borondatea eta gogoa, eta badirudi ziurtatuta dagoela aurtengo ekimenaren arrakasta.

Lotura duten albisteak:

Turismo gehigarria

TURISMO GEHIGARRIA

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza