Euskara

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2018 12 03 Euskara Sustatzeko Ekintza PlanaEuskara Sustatzeko Ekintza Plana onartu zuen Elgoibarko Udalbatzak azkeneko osoko bilkuran, aho batez. Euskara sustatzeko ezarritako helburu nagusiak jaso dituzte lau urterako plan horretan, eta horiekin batera, baita lehentasunezko ekintzak ere.

Hala ere, argi laga dute ez dela proposamen itxia, urtez urteko kudeaketa planean zehaztuko direlako jarduerak, eta helburuak zein lehentasunezko ekintzak ere, egoeraren eta unearen arabera egokituko direla. Plan estrategiko honen bidez Udalak bat egin du Eusko Jaurlaritzak onartutako ESEP egitasmoan jasotako helburu eta neurriekin; nolanahi ere, datozen urte hauetarako Elgoibarrerako egokienak izan daitezkeenak hautatu dituzte bertan. Udaleko Euskara Zerbitzuak osatu du plana, Emun Hizkuntza Zerbitzuak enpresarekin lankidetzan, eta herriko hainbat erakunde, elkarte eta norbanakoen ekarpenak hartu dituzte kontuan (2022ko abenduaren 31ra arte izango da indarrean).

 • Herritarren eta herri-elkarte eta ekimenen parte-hartzea

Euskararen erabilera areagotzea du helburu nagusitzat planak, eta zehaztu dute datozen urteetarako joko-zelaia ere: kalea eta jendartea. Horretarako, herritarren eta herri-elkarte eta ekimenen parte-hartzea eta laguntza ezinbestekoak izango dira, jakina, herria euskalduntzea erronka kolektiboa delako. Udaletik nabarmendu dute eginkizun horretan bidelagun dituztela honako elkarte eta taldeak: ikastetxeak, euskaltegiak, 365 talde eragilea, kirol eta kultur elkarteak... eta bereziki, Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topagunea, berarekin dituelako Udalak hitzartuta hainbat ekimen eta egitasmo. Administrazioaren eta herri ekimenaren arteko elkarlana ezinbestekoa dela nabarmendu dute bi aldek, haur eta nerabeentzako aisia hezitzaileko eskaintza osatu, eta euskara eta euskal kultura herrian sustatu nahi badira.

2018 10 08 Euskara ezkara webgunea2

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza