Niala magoak ikuskizuna eskaini zien Berbazulo egitasmoko erabiltzaileei

Barren.eus 2018ko abe. 10a, 11:54

Berbazulo egitasmoan diharduten umeek elkar ezagutzeko eta egitasmoa ezagutzera emateko antolatu zuten Niala mago elgoibartarraren ikuskizuna, erabiltzaileek euren lagun bat gonbidatzeko aukera izan baitzuten.

Euskaraz hitz egiteko zailtasunak dituzten haurrei, eta euskaraz ez dakiten haur eta gaztetxoei laguntzea da Elgoibarko Izarraren Berbazulo egitasmoaren helburua. Elgoibar Ikastolako eta Herri Eskolako Lehen Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako hainbat ikaslek hartzen dute parte Berbazulon, zortzi taldetan banatuta. Horietan diharduten hainbat umek elkar gehiago ezagutzeko aukera izan zuten Niala magoak Kultur Etxean eskaini zuen ikuskizunean. 

2018 12 05 niala magoa berbazulo elgoibar izarra

2018 12 05 niala magoa berbazulo elgoibar izarra ikusleak