Euskararen aldeko 900 kamiseta banatu dituzte Elgoibarko nerabeen artean

Barren.eus 2018ko abe. 4a, 10:47

Intza Uranga mendaroarrak irabazi du Euskararen Nazioarteko Egunaren harira Elgoibarko Izarrak eta Gaztelekuak Udalarekin lankidetzan antolatutako esaldi lehiaketa. “Aldapan gora edo behera... iritsi dadila denera!” esaldiarekin irabazi du lehiaketa. Elgoibarko Institutuko eta Ikastolako 900 ikasle inguruk jantzi zuten atzo, Euskararen Egunean, Intza Urangaren esaldia daramaten kamisetak.

Euskararen Eguneko Esaldi Lehiaketa antolatu dute bosgarren urtez Elgoibarko Izarrak eta Gaztelekuak, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (DBH) eta Batxilergoko ikasleentzat. Lehiaketa honetan euskarari lotuta egon behar du esaldiak, baina era berean, ezin da euskara berba erabili. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, 52 lagunek hartu zuten parte eta 81 esaldi aurkeztu zituzten guztira. Epaimahaiak IES Elgoibar BHI institutuko ikaslea den Intza Uranga mendaroarrak aurkeztutako esaldia aukeratu zuen: “Aldapan gora edo behera... iritsi dadila denera!”. Esaldi horrekin kamisetak egin dituzte eta 13 eta 18 urte bitarteko 900 bat neraberen artean banatu zituzten atzo, debalde, Euskararen Nazioarteko Egunean jantzi zitzaten.

• Aurreko edizioetako irabazleak

Iaz Aiala Sierrak irabazi zuen lehiaketaIlargiraino eta bueltan erabiliko zaitut esaldiarekin. Ander Mujikak diseinatutako kamisetak atera zituzten esaldi horrekin. 2016an Arreiturre Institutuko ikasle Asier Garaialdek aurkeztutako esaldiak irabazi zuen lehiaketaEz izan beldur, izan hiztunlelorekin. 2015ekoa Markel Garate mendaroarrak irabazi zuenNik hasi zuk jarraittu leloarekin. Euskararen eguneko estraineko esaldi lehiaketa Uxue Mancisidorrek aurkeztutako Nire ahotik zure belarrira esaldiak irabazi zuen, 2014an.

2018 12 04 Intza uranga euskara esaldi lehiaketa irabazlea elgoibar kamisetagaz

2018 10 22 2017 11 29 euskarazko esaldi lehiaketa elgoibar

2018 10 22 2016 12 02 asier garaialde euskara esaldia elgoibar 1

2018 10 22 2015 11 18 markel garate euskara esaldi lehia

2018 10 22 2015 10 02 uxue mancisidor esaldi lehiaketa 2014