Euskararen Eguna dantzan eta kantuan ospatuko dute Herri Eskolakoek Elgoibarko kaleetan

Barren.eus 2018ko aza. 30a, 14:31

Elgoibarko Herri Eskolako ikasleek, irakasleek eta gurasoek Euskararen Egunean urtero egin ohi duten kalejira egingo dute astelehenean, abenduaren 3an. Kalejiran zeharkatuko dituzte herriko kaleak.

Lehen Hezkuntzako ikasleak 9:30ean irtengo dira eskolatik kalera. Kalejirak geldialdia egingo du Kalegoen plazan. Euskararen Egunerako prestatu dituzten esaldiak irakaurriko dituzte plazan eta baita euskararen aldeko bertsoak kantatu ere. Ahoak bizi, belarriak prest dantzan ere egingo dute. 10:15ean Maalarantz abiatuko dira eta han disko-festa egingo dute. 11:15ean hartuko dute eskolarako bidea.

Iaz ezin izan zuten kalejira egin eguraldiagatik.