Euskaraldiak sortu dituen bizipenak eta sentimenduak elkarri kontatuz emango diogu amaiera ariketari

Barren.eus 2018ko aza. 30a, 13:46

Hamaika egun gure hizkuntza ohiturak aldatzeko ariketa egiten jardun ondoren, Euskararen Nazioarteko Egunean, abenduaren 3an, emango diogu amaiera Euskaraldia ariketa sozialari.

Euskaraldiaren amaiera-ekitaldia 19:00etan hasiko da udaletxeko arkupeetan. Elgoibarko Euskaraldia Taldeak ariketan izena eman duten guztiak gonbidatu dituzte parte hartzera. 1.800 lagunek eman dute izena, azkenean, Elgoibarren. 1.240 ahobizi eta 556 belarriprest.
"Ariketan parte hartu dugunon arteko berbaldia izango da amaiera-ekitaldiaren ardatza. Udaletxeko arkupeetan bildu eta ariketak zer eman edo eskaini digun kontatuko diogu elkarri. Txokolate beroa lagun dugula, aldamenean daukagunari kontatuko dizkiogu Euskaraldia ariketak gure baitan sortu dituen bizipenak eta sentimenduak", azaldu dute.

 • Bizipenak
11 egunetako ariketan egunez-egun bizitako esperientziak kontatu edo besteenak irakurri daitezke Euskaraldiaren web orrian: https://euskaraldia.eus/bizipenak/

∞Lotura duten albisteak:

2018 11 23 euskaraldia elgoibar hasiera ekitaldia maala