Euskaraldiari ongi-etorria egin diote elgoibartarrek

Barren.eus 2018ko aza. 23a, 19:58

Atzera-kontuarekin irudikatu dute Euskaraldia ariketa sozialaren hasiera Maalako parkean batu diren makina bat elgoibartarrek, eta 11 suziri jaurti ostean jarri dituzte paparrean ahobizi eta belarriprest txapak. Euskaraldian izena eman dutenek txapa agerian jarrita eraman beharko dute 11 egunez.

Elgoibarko Euskaraldia Taldeak hasiera ekitaldia egin du Maalako parkean, gaur hasi den ariketa soziala Elgoibarrera ere ailegatu dela ospatzeko. Euskal Herriko osoko 196.000 lagunek eman dute izena ahobizi edo belarriprest modura aritzeko 11 egunetan eta Elgoibarren 1.600 lagunek eman dute izenam (ikus parte-hartze datuak). 

Ahobiziek euskaraz egingo diete euskara ulertzen duten guztiei, eta belarriprest rola aukeratu dutenek, berriz, beraiei euskaraz egiteko gonbita egingo diete euskaraz dakitenei.

2018 11 23 euskaraldia elgoibar hasiera ekitaldia maala 1