'Euskara ala ezkara' zikloko kronikak eta ikusentzunezkoak sareratu ditugu

Barren.eus 2018ko aza. 6a, 13:49

Euskara ala ezkara zikloko ikusentzunezko materiala eta hitzaldien kronika guztiak eskegi ditugu Interneten.

Euskararik gabe ez garela zioen Gotzon Garatek. Izatekotan, euskararekin izan behar ginela, eta horixe berretsi zuten urriaren 6an Euskara ala ezkara ziklora batu ziren kulturgileek. Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topaguneak eta Elgoibarko Udalak antolatu zuten zikloa, IMH eta DanobatGroupen babesarekin, eta Euskal Herriko hamaika bazterretatik etorritako euskaltzale eta kultura zalez bete zen IMHko areto nagusia; 120 lagun guztira. 

Ziklo hark eman zuenaren laburpena BARREN aldizkarian jaso genuen urriaren 11ko zenbakian, baina orain, ikusentzunezko materiala eta hitzaldien kronika guztiak eskegi ditugu Interneten. Euskara ala ezkara webgunean aurkituko dituzue, 2009az geroztik Gotzon Garateren omenez antolatu duten zikloaren berri emateko propio sortutako webgunean. Aurtengo zikloaren inguruko informazioaz gain, aurreko edizioen berri ere jaso ahal izango duzu hor, urtez urte.

Aurtengo zikloan parte hartu zuten zenbait kulturgileren saioak ekarri ditugu hona, bideoan.