Euskara

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2018 10 22 2017 11 29 euskarazko esaldi lehiaketa elgoibarEuskararen Eguneko Esaldi Lehiaketa antolatu dute bosgarren urtez Elgoibarko Izarrak eta Gaztelekuak. Urriaren 26a da esaldiak entregatzeko azken eguna.

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (DBH) eta Batxilergoko ikasleentzat antolatu dute euskarazko esaldien lehiaketa, Euskararen Nazioarteko Egunaren harira. Euskarari lotuta egon behar du esaldiak, baina era berean, ezin izango da euskara berba erabili. Irabazleak 100 euroko balea jasoko du, herriko dendetan gastatzeko. Gainera, lehiaketa irabazten duen esaldiarekin kamiseta bat prestatuko dute, eta 13-18 urte bitarteko nerabeen artean banatuko dute, doan. Elgoibarko Izarrak eta Gaztelekuak antolatu dute lehiaketa Elgoibarko Udalarekin lankidetzan.

Urriaren 26a da esaldiak entregatzeko azken eguna. Hainbat modu daude parte hartzeko:

  • Whatsapp bidez: 628 170 330
  • Instagram bidez: @elgoibarkogaztelekua
  • e-postaz: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

• Aurreko edizioetako irabazleak

Iaz Aiala Sierrak irabazi zuen lehiaketa, Ilargiraino eta bueltan erabiliko zaitut esaldiarekin. Ander Mujikak diseinatutako kamisetak atera zituzten esaldi horrekin. 2016an Arreiturre Institutuko ikasle Asier Garaialdek aurkeztutako esaldiak irabazi zuen lehiaketa, Ez izan beldur, izan hiztun lelorekin. 2015ekoa Markel Garate mendaroarrak irabazi zuen, Nik hasi zuk jarraittu leloarekin. Euskararen eguneko estraineko esaldi lehiaketa Uxue Mancisidorrek aurkeztutako Nire ahotik zure belarrira esaldiak irabazi zuen, 2014an.

2018 10 22 2017 11 29 euskarazko esaldi lehiaketa elgoibar v1

2018 10 22 2016 12 02 asier garaialde euskara esaldia elgoibar 1

2018 10 22 2015 11 18 markel garate euskara esaldi lehia

2018 10 22 2015 10 02 uxue mancisidor esaldi lehiaketa 2014

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza