Andres Alberdi Euskaltzaindiaren Euskara Batuaren Eskuliburua aurkezten ari da Arantzazun

Barren.eus 2018ko urr. 5a, 12:07

Euskaltzaindia Arantzazura itzuli da euskara batuaren 50. urteurrenean. Euskaltzaindia XVII. Biltzarra, -Arantzazutik mundu zabalera (1968-2018)- egiten ari da urriaren 4, 5 eta 6an Arantzazun, Gandiaga Topaketa eta Batzarretarako Zentroan. Han, 50 adituk “euskararen indarguneak eta ahuleziak identifikatu eta etorkizuneko erronkak” aztertuko dituzte. Horien artean da Andres Alberdi. Euskaltzaindiaren Euskara Batuaren eskuliburua aurkeztu du Youtube bidez zuzenean ematen diharduten biltzarrean.

1968ko urriaren 3an ezarri ziren euskara batuaren lehen oinarri sendoak, Arantzazun, Oñatin. Han finkatu ziren, besteak beste, euskara batuaren lehen arauak, hizkuntza idatzian erabili beharreko ortografia, morfologia, deklinabidea...

Data esanguratsu horren 50. urtemuga baliatuz, Euskaltzaindia XVII. Biltzarra egiten ari da.

Euskaltzaindiaren biltzarreko lehen egunean, atzo, euskara batuaren ibilbide historikoa aztertu zuten, eta esparruz esparru zer egoeran dagoen mahai gainean jarri. Gaur, bigarren eguna, aurkezpen eguna da: Euskaltzaindiaren webgune berriarena eta Euskara Batuaren Eskuliburuarena.
Euskaltzaindiak urteotan emandako arauak bildu dituzte, “modu ulerterrazean”, Euskara Batuaren Eskuliburuan. Liburu formatua ez ezik, webgunea ere izango du eskuliburuak. Andres Alberdik azaldu ditu eskubliburuaren xehetasunak eta nondik-norakoak Arantzazun egin duten aurkezpenean.

2018 10 05 andres alberdi euskaltzaindia