Dena prest daukate urriaren 6rako Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topaguneak eta Udalak. Parte hartuko duten 20 kulturgileak prest daude haien emana eskaintzeko, eta dagoeneko 50 lagun baino gehiago dira jardunaldian parte hartzeko izena eman dutenak. Euskal Herriko hamaika txokotatik etorritako jendea bilduko da urriaren 6an IMH ikastetxean euskal kulturgintzaren gainean jarduteko. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, oraindik badago tokia eta izena ematera animatu nahi dute jendea.