Euskara

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2018 09 25 tertuliak elgoibar izenemateaEuskaraz berba egiteko erraztasuna lortu nahi dutenei zuzendutako programa da Tertuliak, eta dagoeneko zabalik dago 2018-2019 ikasturtean izena emateko epea. Tertuliak programa doan da eta izena emateko epea urriaren 11n amaituko da.

Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topaguneak 2001ean jarri zuen martxan Tertuliak programa euskaraz berba egin nahi baina erraztasunik edo aukerarik ez daukatenentzat. Lauzpabost laguneko taldeak osatzen dira, eta talde bakoitzean euskaraz ondo dakien lagun bat egoten da, taldea dinamizatzeko.

Urrian hasi eta ekainera arte iraungo du ikasturteak, eta programaren oinarrian astero izaten den ordubeteko tertulia-saioa dago.
Antolatzaileen esanetan programan parte hartzera gonbidatuta daude euskaraz berba egin nahi baina horretarako aukerarik edo erraztasunik ez daukaten bazkide eta herritar guztiak. 2017-2018 ikasturtean, adibidez, 46 lagunek parte hartu zuten, 10 taldetan banatuta.
Programaren eragileak Elgoibarko Izarra, Elgoibarko Udala, AEK euskaltegia, eta Udal Euskaltegia dira, eta Udalak diruz laguntzen du.

Izena emateko eta informazio gehiago:
https://labur.eus/tertuliak
Elgoibarko Izarra - Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. - 943 74 16 26
AEK euskaltegia - Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. - 607 601 423
Udal Euskaltegia - Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. 943 74 27 31

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza