Gurasoentzako euskara ikastaroak abian dira

Barren.eus 2018ko ira. 10a, 12:47

Gurasoentzako euskara ikastaroak jarri ditu martxan Elgoibarko Udalak, Udal Euskaltegiaren eta AEKrekin elkarlanean, non hizkuntza ikasteko aukera ezberdinak eskainiko diren: euskara ikasten hasteko, hobeto edo errazago berba egiteko, edota hobeto idazten eta irakurtzen ikasteko. Izena emateko epea irailaren 26ra arte izango da.

Urtero bezala, Elgoibarko Udalaren Euskara Sailak, Udal Euskaltegiak eta AEK euskaltegiak, gurasoentzako hainbat euskara ikastaro antolatu dituzte, herriko ikastetxeekin elkarlanean.

Ikastaroak pertsonalizatuak izango dira erabat, ordutegia gurasoen beharretara moldatu ahal izango baita. Era berean, gurasoek Udalaren beka lortzeko aukera izango dute. 0-12 urte bitarteko umeak dituzten gurasoek matrikula erdia ordainduko dute, eta bekaren bitartez, ikastaro amaieran, baldintza batzuk betez gero, ordaindutako matrikularen erdia jasoko dute.
Euskara ikasteko aukera ezberdinak eskainiko dira: euskara ikasten hasteko, hobeto edo errazago berba egiteko, edota hobeto idazten eta irakurtzen ikasteko.
Izena emateko epea irailaren 26ra arte izango da. Ikus hemen eskuorria -PDF-

• Zabalik dago euskara ikasteko matrikulazio epea

Elgoibarko Udal Euskaltegian eta AEKn irailaren 26ra bitartean egongo da irekita izena emateko epea. Bestalde, diru laguntzei eta bekei buruzko informazioa euskaltegietan ezezik Udaleko Euskara Sailean ere jaso daiteke: 943 744 366 edo euskara@elgoibar.eus