Atxik Ziburuko ikastola! leloarekin, Iparraldeko ikastolen aldeko jaia, Herri Urrats, ospatuko da Senperen maiatzaren 10ean. Bertara joateko autobusa antolatu du Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topaguneak, Elgoibarko Udalaren laguntzarekin. Maiatzaren 7a izango da izena emateko azken eguna.
“Autobusa antolatu dugu Iparraldeko ikastolei lagundu, egun zoragarri bat pasa eta gure euskaltasuna aldarrikatzeko”, jakinarazi dute Elgoibarko Izarrako arduradunek. Herri Urratsera joateko autobuserako txartelak Elgoibarko Izarran (Ubitarte,4 , behea) daude salgai eta hauek hartzeko azken eguna maiatzak 7, eguena, izango da. Autobus txartelen prezioa 10 eurokoa izango da (Elgoibako Izarrako bazkideentzat 8 eurokoa).
- Irteera: 09:00 (Sigmako autobus-geltokia)
- Itzulera: 19:30