16 urtetik gora izan eta euskara ulertu edo dakiten herritar guztiak deitu dituzte parte hartzera euskaltzaleak aktibatu eta beren egunerokoan euskaraz bizitzeko urratsak egin ditzaten. Izenemate ofiziala irailean izango da, eta 800 eta 1.000 parte hartzaile artean bildu nahi dira Elgoibarren. Izena ematen dutenek formazioa jasoko dute.
Partaideek bi rol aukeratu ahal izango dituzte: ahobizi edo belarriprest. Ahobizien baldintza euskaraz berba egiteko gaitasuna izatea da. Ulertzen duenari euskaraz egingo diote, berak erdaraz erantzun arren; ezezagunei ere lehen hitza euskaraz; eta erdaraz, euskaraz ez dakienari.
Belarripresten baldintza, berriz, euskara ulertzea da. Beraiei euskaraz egiteko eskatuko dute, ulertzeko gai direlako, nahiz eta, beharbada, erdaraz erantzun; ahobizi ere izango dira gune batzuetan. Ariketa amaitutakoan honen gaineko ikerketa-lana egingo dute.
∞Lotura duten albisteak:
- Baina, zer da Euskaraldia? (2017-12-13)
- Euskararen erabilera sustatzeko “Euskaraldia, 11 egunez euskaraz” ekimena aurkeztu dute Elgoibarren (2017-12-03)
- Euskara plaza publikora atera zuten 'Jalgi hadi plazara!' jaialdian parte hartu zuten ehunka lagunek (2016-12-03)
- Elgoibar dantzan jarri du 'Beitxu, Beitxu!' kantuaren lipdub-ak (2015-11-28)
- Euskaraz bizi nahi dut flash mob-ak jendez bete zuen Kalegoen plaza (2014-12-04)