I. Idazlehiaketan oso maila ona egon da epaimahaikoen ustez

Barren.eus 2018ko mai. 30a, 17:09

Elgoibarko Udalak antolatutako I. Idazlan lehiaketako sariak banatu dituzte. 142 lan aurkeztu dira eta horietako 28 saritu ditu epaimahaiak.

Elgoibarko Udalak Idazlan lehiaketa antolatu du aurten Kultura, Euskara, eta Haur, Nerabe eta Gazteen Sustapeneko Sailen bitartez. Herriko literaturzale eta idazle Jasone Osorok, Jon Eugik eta Iñigo Otañok osatu dute epaimahaia eta 142 lanetatik 28 saritu dituzte. Antolatzaileek epaimahaikoen eta eskoletako arduradunen lana eskertu zuten atzo egindako sari banaketan.

Ikasleen artean euskaraz idazteko trebetasuna sustatzea izan da lehiaketaren helburua, eta epaimahaiak esandakoaren arabera, maila ona erakutsi dute ikasleek. Goi mailan, baina, bi ikaslek baino ez dute parte hartu eta euren lanak ez dituzte saritu, horietako batek epaimahaikoen aipamen berezia jaso badu ere.

Ane Beitia alkateak sarrera egin ondoren, hitza eman zion Jasone Osorori, epaimahaikoen ordezkari lana egin zuenari. Jasonek azaldu zuenez, “Orokorrean oso maila ona egon da. Elgoibarko ikasleek idazle batek behar dituen ezaugarriak dituzte: irudimena eta idazteko maila txukuna. Eta horixe da, hain justu baloratu duguna: batzuetan irudimena, nahiz eta akatsak egon. Bestetan ondo idatzita egotea, ondo komunikatzea, kontakizunak hari bati eustea, istorio bat egotea...”.

Jasone Osorok sarituak ezezik parte hartu duten guztiak zoriondu zituen esanez, idaztea gustuko izanez gero, saririk jaso ez badute ere, ez esteko eta sarituak izan direnek, berriz, eusteko. "Idaztea da lan egitea eta asko irakurtzea, gauzak ondo egiten ikasteko modu bakarra egitea da", esan zien.

Jasonek eman zuen sarituen berri. Sariak, berriz, Kultura zinegotziak eta Euskara eta Haur, nerabe eta gazteen sustapeneko zinegotziak banatu zituzten.

Ekitaldiaren amaieran Jasone Osorok bere hainbat liburu sinatu zituen saritutako batzuek horiek jaso baitzituzten opari.

2018 05 29 Idazlehiaketa elgoibar jasone osoro

Saritutako lanak, egileak eta sariak ondorengoak izan dira:

A taldea: diploma, 50 euroko bonua eta liburua

  • Izarrak Duna Santos
  • Izar sorgintxoa Olatz Iranzo
  • Etxe misteriotsu bat Aitor Aranzabal
  • Ametsa Maialen Azkonaga
  • Anbulantzia zoroa Luken Arriola
  • Izurdeekin jolasean Elur Esnaola
  • Juan Galdona y Muinoa jaunari gutuna Josu Armentia
  • Maskor erraldoia Naroa Ansola
  • Hasan Mikel Sastre
  • Astopotroak eta jostailu desagertuen misterioa Mikel Rodriguez

B taldea: diploma, 60 euroko bonua eta liburua

  • Kontuz ibili Internetekin Irati Gimeno
  • Lagunak mundu ezezagunean Maren Aranburu
  • Enkidu Danel Rodriguez
  • Martin eta izokinak Miren Serrano
  • Amona baten bizitza Elene Castrillejo
  • Bi mutil eta abentura bat Iker Calvo
  • Abestea afizio eta ofizio Sare Sainz
  • Hyruleko elezaharra Jon Etxeberria

D taldea: diploma, 80 euroko bonua eta liburua

  • Aizpuru landetxea Eider Ansola
  • Gordeko al dizkidazu nire sekretuak? Marian Ahdadou
  • Mineral bitxi bat Naroa Rodriguez
  • Freda Malen Etura

E taldea: diploma, 100 euroko bonua eta liburua opari

  • Biziaren Lorea Jurdana Alberdi
  • Bizitza guzti bat Nerea Barrutia
  • Bizitza berri baten itxaroan Naia Arocena
  • Ez betidanik, bai betirako Iker Zubiaurre
  • Amets gaiztoa Nahia Uranga
  • Denbora eta betikotasuna Alain Rodriguez

F taldea: Saririk ez

  • Aipamen berezia: Egina ezin barkatu  Iñigo Otaegi