Euskarak Europako ama hizkuntzan duen tokia izango da hizpide Kultur Etxean eta Aubixan

Barren.eus 2018ko mai. 4a, 11:36

Euskeraren Jatorria Elkarteak antolatuta Euskararen Jatorriaren 12. biltzarra egingo dute maiatzaren 5ean Elgoibarko Aubixa baserrian Euskera Europako ama hizkuntzan izenburupean. Biltzar horren osagarri, gaur, maiatzaren 4an, doako hitzaldi irekia izango da Elgoibarko Kultur Etxean. 

16:15etik 20:00etara izango da hitzaldia, Kultur Etxean. Angus Hunck ikertzaile britaniarra eta Bernat Mira toponimia aztertzaile valentziarra arituko dira. Hunckek euskararen aztarna pan-europearra izango du hizpide. Mira, Alacant inguruko toponimia ikertzen hasi zen gero Espainia osokora eta Europakora zabalduz. Bere ustez arabierari garrantzia handiegia eman zaio, toponimian iberieraren presentzia (euskerarekin lotzen du) luze-zabala delako.

Aubixan egingo duten biltzarrari dagokionez, kanpoko lau ikerle izango dira: Angus Hunk (The Pan-European Vasconic Footprint), Antonio Arnaiz Villena (Las lenguas uskomediterráneas), Jaime Martin Martin (El consonantismo del protoeuskera) eta Bernat Mira Tormo (El vasco en la toponimia valenciana, ibérica y europea).
Hemengo hiruk Europako toponimia proposamenak emango dituzte: Jabier Goitia Blancok (Eurasiatik bidaia), Jon Goitia Blancok (Euskera Europako toponimiaren elea) eta Jose Mari Ugaldeak (Euskal toponimia munduan).
Bestalde, liburu berriak argitaratu dituzten hiru egile ere izango dira: Juan Martin Elexpuru Arregi (Euskararen aztarnak Sardinian?), Jon Nikolas Lpez de Ituiño (Orígenes del lenguaje oral y del euskara-eskuara) eta Eñaut Etxamendi Gezainburu (Euskeraren jatorriak).
Eta azkenik, beste lau hizlarik osatuko dute biltzar honen taldea: Felix Zubiaga Legarretak (Europa sorreran ama eskola), Agurtza eta Aintzane Lazkano Lizundiak (Bor erroa munduko hizkuntzetan) eta Joseba Mintegi Eskisabelek (Zientzia dogmaren gatibu).

Izen-ematea 45 euro da bazkaria eta gidaliburua barne (langabetuek eta ikasleek 30 euro). Informazio gehiago www.euskararenjatorria.net webgunean jaso daiteke.

2018 05 04 europa euskara 12 Biltzarra elgoibar kartela