Euskara

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

hitzarmena elgoibar izarra udalaAne Beitiak, Elgoibarko alkateak eta Iñaki Kondek, Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topagunea elkarteko presidenteak, bi erakundeen arteko 2018ko lankidetza hitzarmena sinatu dute gaur, martxoak 19, astelehena, Udaletxean. Eurekin batera, Maialen Gurrutxaga, Euskara eta Gazteria arloetako zinegotzi arduraduna, eta Elgoibarko Izarrako eta Udaleko Gazteria eta Euskara sailetako teknikariak ere izan dira.

Elgoibarko alkate Ane Beitiak adierazi duenez, “Udalak 197.000 euroko diru-laguntza emango dio aurten Elgoibarko Izarra elkarteari, betiere, 2018an zehar euskararen erabilera sustatzeko ekintzak eta haurrentzako aisia hezitzaileko egitasmoa finantzatzeko”.

Aurreko urteotan bezala, diru-laguntza hori bi udal sailetatik bideratuko da. Horrela, Udalaren Euskara sailetik 124.000 euro jasoko ditu Elgoibarko Izarrak eta Udalaren Haur, Nerabe eta Gazteen Sustapenerako sailetik, berriz, 73.000 euro.

Hitzarmena sinatu ondoren, euskara elkarteak eskerrak eman dizkio Udalari. Izan ere, Elgoibarko Izarrako arduradunen ustez, ezinbestekoa da administrazioaren eta herri ekimenaren arteko elkarlana, haurrentzako aisia hezitzaileko eskaintza osatu, eta euskara eta euskal kultura gure herrian sustatu nahi baditugu.

hitzarmena elgoibar izarra udala sinadura hirurak eskua

hitzarmena elgoibar izarra udala sinadura

∞ Lotura duten albisteak:

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza