168.000 euroko diru-laguntza emango dio Elgoibarko Udalak Elgoibarko Izarrari

Barren.eus 2015ko api. 1a, 10:55

Elgoibarko Udalak 168.000 euroko diru-laguntza emango dio Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topaguneari 2015erako, hainbat proiektu eta egitasmo finantzatzeko.  Iaz baino 16.800 euro gehiago jasoko du aurten elkarteak. 

Elgoibarko Udaleko eta Elgoibarko Izarrako ordezkariek gaur (apirilak 1) sinatu dute lankidetza hitzarmena udaletxean. Aurten ere, bi udal sailetatik bideratuko da 168.000 euroko diru-laguntza: Euskara Batzordetik 108.000 euro jasoko ditu elkarteak, eta Gazteria Batzordetik, berriz, 60.000 euro. 

Elgoibarko Izarrak Elgoibarko Udalarekin hitzartutako egitasmoen  aurrekontua 446.306,75 eurokoa da, eta Udalak emandako diru-laguntza aurrekontu horren %37,64 da. Iaz 151.000 euro jaso zituen elkarteak Udaletik.

2015 04 01 izarraudalahitzarmena1

Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topaguneak eskerrak eman dizkio Elgoibarko Udalari, eskaintzen dion laguntzarengatik. Udalaren laguntza ezinbestekoa da Elgoibarko Izarraren proiektuak gauzatzeko, eta, aurrerantzean ere, bide beretik segitzeko asmoa azaldu dute elkarteko arduradunek. Izan ere, Elgoibarko Izarraren ustez, “ezinbestekoa” da administrazioaren eta herri ekimenaren arteko elkarlana, haur eta gaztetxoen aisia hezitzailea indartu, eta euskara eta euskal kultura gure herrian sustatzeko.

Ikus dezagun diru-laguntza hori nola gauzatuko den proiektu eta egitasmoetan: 

2015 04 01 elgoibarkoizarrarilaguntzak1  2015 04 01 elgoibarkoizarrarilaguntzakgazteria 

 Lotura duten albisteak: