Elgoibarko Izarraren batzar orokorra egingo dute martitzenean

Barren.eus 2017ko abe. 11a, 15:03

Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topagunea elkarteak Urteko Batzar Orokorra egingo du martitzenean (abenduak 12), Elgoibarko Kultur Etxean.

Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topaguneko Urteko Batzar Orokorrean, besteak beste, Zuzendaritza Batzordearen aldaketa, 2017an egindakoaren aurkezpen-balorazioa eta diru-kontuen memoria, eta 2018ko lan-ildo nagusien, erronken eta aurrekontuaren aurkezpena egingo dute. 

Batzarra 19:00etan izango da, Elgoibarko Kultur Etxeko hitzaldi gelan. Elkarteko arduradunek bazkide guztiei egin diete batzarrera agertzeko gonbitea. “Egiten duguna gara, eta Elgoibarko Izarra zer den jakiteko oso garrantzitsua da bazkideak Batzar Orokorrera azaltzea”, jakinarazi dute elkarteko arduradunek.