Euskararen Eguna kalean ospatzeko azken urteetako ohiturari eutsi dio aurten ere Elgoibarko Herri Eskolak. Elurra eta hotzaren ondorioz bertan behera laga behar izan dute kalejira, baina Maalako parkeko estalpearen babesean ospatu dute Euskararen Eguna, dantzan eta kantuan.
Euskararen Nazioarteko Egunaren harira Elgoibarko eta Mendaroko gainerako ikastetxeek ere egin dituzte hainbat ekitaldi, ikastetxe barruan.
Ekimen gehiago ere egongo dira Elgoibarren eta Mendaron abenduaren 3an ospatuko den Euskararen Nazioarteko Egunaren harira. Mendaron kantu-kalejira egingo dute gaur (abenduak 1) arratsaldean, 18:30etik aurrera Garagartza elizaren aurrean, Arno Guraso Elkarteak antolatuta.
Domekan, berriz, Elgoibarko Euskarak 365 Egun Taldeak 'Euskaraldia' proiektua aurkeztuko du kalegoen plazan, 13:00etan.