Korrikaren amaiera, zuzenean barren.eus-en

Barren.eus 2015ko mar. 28a, 11:38

Urepeleko hasiera ekitaldiarekin egin bezala, domekan (martxoak 29) ere 19. Korrikaren amaiera Bilbotik zuzenean ikusi ahal izango da barren.eus atarian, euskarazko hedabideen arteko elkarlanari esker.

 

 Euskal hedabideek elkarrekin egingo dute zuzeneko telebista saioa Bilbotik, 11:30etik 13:15era. Berriaren webgunean, Hamaika Telebistan, Iparraldeko Euskal Irratien webguneetan, Arrosa sareko irratietan, Argiaren webgunean, ETB2n eta Tokikomeko tokiko telebista eta webguneetan –tartean barren.eus- ikusi ahalko da zuzeneko programa. KanaldudeKazeta.eus eta Herria ere elkarlan horren parte izango dira. ETB2k bere historian euskaraz eskaintzen duen hirugarren emanaldia izango da; aurretik sanferminetako txupinazoa eta Bilboko Aste Nagusiko txupinazoa eman zituzten euskaraz.

 Ilaski Serrano (ETB) eta Nagore Uriarte (Hamaika) izango dira saioaren aurkezleak. Erreportarien artean, Gotzon Hermosilla (Berria), Lur Mallea (Uriola) eta Pantxika Maitia (Kanaldude) izango dira. Elkarrizketatuen artean, besteak beste, Iraia Iturregi, Jose Angel Iribar, Katixa Agirre, Patxo Telleria, Mikel Martinez, Lander Arbelaitz, Anje Duhalde, Asier Amondo eta Mertxe Mugika izango dira.

 Korrikaren amaierako ekitaldia 12:30ean izango da, eta zuzenean ikusteko aukera izango da euskal hedabideen saioan.