Kanpaina berria jarri du martxan Errigorak, Nafarroako euskararen egoerari laguntzeko

Barren.eus 2017ko aza. 3a, 11:40

Errigorak beste kanpaina bat abiatu du Nafarroa Hegoaldeko euskarari bultzada emateko. Oraingoan ere Nafarroa Hegoaldeko baratzeko produktuez osatutako bi saski jarri dituzte aukeran, bakoitza 50 euroan. Azaroaren 14ra arte egin daitezke eskaerak. 

Udazkeneko kanpaina hasi du Errigorak, eta oraingoan Nafarroako Hegoaldeko baratzeetako produktuz osatutako bi saski jarri ditu aukeran, zuria eta beltza. 50 euro balio du bakoitzak, eta azaroaren 14ra arte egongo da eskaera egiteko aukera. 

Errigora Euskal Herria oinarri eta elkarlana lanabes dituen ekimen herritarra da. Nafarroa hegoaldea du ardatz eta euskara ofiziala ez den zonaldean eragin nahi du, eremu horretakoak propio diren produktuei Euskal Herrian bidea emanaz, euskaratik, euskararako eta euskaraz.

2017 11 03 errigorazuria