ZUZENEAN: Izan daiteke euskaltzalea feminista izan gabe?

Barren.eus 2017ko urr. 25a, 17:12

Euskalgintza eta feminismoa, eskutik helduta zikloaren barruan, Izan daiteke euskaltzalea feminista izan gabe? izeneko solasaldia eskainiko dute 19:00etatik aurrera dute Lorea Agirrek, Idurre Eskisabelek eta Ainhoa Mendibilek. Streaming bidez zuzenean eskainiko du barren.eus-ek Youtuben duen kanaletik. Egin klik bideoan. (galderak egiteko aukera izango duzue bertako Zuzeneko Txatean)

Ainhoa Mendibil elgoibartarra izango da elkarrizketa/solasasldiko gidaria, eta izenburuko galderari erantzuteko, berriz, Lorea Agirre (Beasain, 1968) eta Idurre Eskisabel (Beasain, 1970) gonbidatu dituzte Elgoibarrera zikloko antolatzaileek. Euskaltzalean eta feministak biak, eta gaiaren gainean asko teorizatu dutenak.