Zabalik dago Tertuliak programan izena emateko epea

Barren.eus 2017ko ira. 15a, 06:16

Dagoeneko zabalik dago Tertuliak programan izena emateko epea. Elgoibarko Izarra, Elgoibarko Udala, AEK euskaltegia, eta Udal Euskaltegia dira egitasmoaren eragileak, eta 2001. urtean abiatu zuten programa, euskaraz berba egin nahi, baina erraztasunik ez zeukatenei euskaraz jarduteko aukera eskaintzeko.

Aurtengo jarduna urrian hasiko da, eta ekainera arte iraungo du. Lauzpabost laguneko taldeak osatu eta talde bakoitzean euskaraz ondo dakien lagun bat egongo da, taldea dinamizatzeko. Astean ordubeteko tertulia saioa egingo dute. Iaz 45 lagunek hartu zuten parte, hamar taldetan banatuta.

Interesatuek urriaren 11 arte dute izena emateko epea, ondorengo telefonoetara deituta: 607 601 423 (AEK euskaltegia), 943 74 27 31 (Udal Euskaltegia) edo 943 74 16 26 (Elgoibarko Izarra).

tertuliak ane