Merkataritza, zerbitzuak eta ostalaritza esparruetan euskara erabiltzeko bi gidaliburu argitaratu ditu Elgoibarko Udalak, euskara biziberritzeko planaren barruan.
Gida hauetan denda, taberna eta zerbitzuetako ohiko errotulu, ohar eta elkarrizketetan erabiltzeko esaldirik ohikoenak bildu dituzte. Horrez gain, ostalaritzarako gidan menuak eta karta euskaraz egiteko lagungarri izan daitekeen hiztegia ere jaso dute.
Gida horiek Udalaren webgunean izango dira herritarren eskura, eta Kultur Etxean (Euskara Sailean) jasotzeko aukera ere izango da goizeko ordutegian, 8:00etatik 15:00etara. Gida establezimenduan bertan jaso nahi izanez gero, eskatu 943 744 366 telefono zenbakian edota emailez Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera mezu bat bidali.
∞ Lotura duten albisteak: