Enpresetan euskara sustatzeko diru laguntzak emango ditu Elgoibarko Udalak

Itsaso Iciar 2017ko eka. 7a, 19:18

Gehienez ere, 2.000 euroko diru laguntza emango die Elgoibarko Udalak euskara sustatzeko ekintza edo egitasmoak martxan jartzen dituzten enpresei. Interesatuek urriaren 31a arteko epea izango dute laguntzak eskatzeko. Diru laguntza hauen oinarriak eta diru-laguntza eskabidea egiteko inprimakia Kultur Etxean (Euskara Sailean), Herritarrentzako Arreta Bulegoan edota www.elgoibar.eus webgunean eskura daitezke.
• Errotuloak euskaraz jartzeko diru-laguntzak
Establezimendua identifikatzeko errotulu nagusia euskara hutsean edota irudi korporatiboa euskaraz edo elebitan jartzen duenari diru-laguntzak eskainiko dizkio Elgoibarko Udalak, Euskara Sailaren bitartez. Horretarako, beharrezkoa izango da euskaraz ondo idatzita egotea eta hau Euskara Zerbitzuak ziurtatu beharko du.  Udalak kostuaren %40ko diru-laguntzak emango ditu, eta gehienezko kopurua 200 eurokoa izango da. Errotuluen kasuan, izena edo izen-abizenak soilik agertzen badira (izena, abizenak…), Udalak ez du diru-laguntzarik emango. Informazio gehiago 943 744 366 telefono zenbakian. Eskaerak aurkezteko epea urriaren 31n bukatzen da.