Euskara

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

uema mendaro tailerrakUdalerri euskaldunak dira euskararen birikak, eta horren jakitun euskararen arnasguneak sendotzeko bi eguneko tailerra antolatu du Mendaroko Udalak, UEMA Udalerri Euskaldunen Mankomunitatearekin lankidetzan.

Maiatzaren 30ean eta ekainaren 6an izango dira bi saioak, udaletxean, 19:00etan. Euskara nagusi den espazioak dira arnasguneak, eguneroko bizitzan euskara naturaltasunez erabiltzen den guneak. Espazio soziofuntzionalak (familia, ikastetxea, lantokia…) edo espazio geografikoak izan daitezke, eta adituek diote hizkuntzak bizirauteko ezinbesteko dituela espazio horiek, ezin delako espazio berean bi hizkuntzatan maila berean jardun. Alegia, hizkuntza bat beti nagusitzen zaiola besteari, eta jakina, gure kasuan, euskara beti irteten dela galtzaile. Eta kezkatuta daude adituak Mendaro bezalako gune geofrafiko euskaldunetan ere euskaldunen kontzientziazioa apaldu egin delako.
Mendaroko Udalak eta UEMAk, tailer hauen bidez herritarren kontzientziazioan eragin nahi dute bereziki, eta horretarako, euren eguneroko bizitzan euskaraz bizi ez diren eremuak edo egoerak identifikatuko dituzte taldean, gero identifikatu dituzten zailtasun horiei komunitate gisa erantzuteko.

Turismo gehigarria

TURISMO GEHIGARRIA

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza