Atxutxiamaikaren Kiribilduz egitasmoak, Udal Ludotekarekin elkarlanean, familien hizkuntza ohituretan eragin eta gurasoei zein umeei euskara erabiltzeko espazioak eskaini nahi dizkie. Helburua familiei elkar ezagutzeko eta harremanak euskaraz sendotzeko espazioa eskaintzea da. Horretarako, maiatzaren 27an, Familia Eguna antolatu dute Idotorben. Nahi duten familiak oinez igo daitezke eta inguruko fauna eta florari buruzko azalpenak jasoko dituzte bidean. Hala ere, nahi izanez gero, autoz ere igo daiteke. Oinez joango direnak 10:30ean bilduko dira Kalegoen plazan, eta autoz igoko direnak 12:00etarako egon beharko dute Idotorben. Arduradunek hainbat ekintza prestatu dituzte: jolasak, Niala magoaren emanaldia, erromeria, e.a.
Familia bakoitzak bere haimaiketakoa eta askaria eraman beharko ditu. Bazkarirako, Sahatzuk bertan prestatuko duen paella jango dute. Askaria, denen artean partekatuko dute.
Euria egiten badu, Maalako parkean ospatuko dute Familia Eguna.
Interesatuek maiatzaren 23rako eman beharko dute izena Elgoibarko Izarran, Udal Ludotekan (doakoa da) edo www.elgoibarkoizarra.eus webgunean. Informazio gehiagorako: 943 741 626
• Peru Harrira Familia irteera
Peru Harrira (Leitza) familian egiteko irteera bat ere antolatu du Atxutxiamaikaren Kiribilduz egitasmoak, Udalarekin lankidetzan. Bertan, Euskal kulturan trasmisioaren inguruan berba egingo die Iñaki Perurenak, Mitologiaren inguruan. Perurenak herri kirolaren eta baserriaren munduan murgilduko ditu bisitariak jolasaren eta esperimentazioaren bidez. Goizean, bisita gidatua egingo dute Peru Harrin barrena, eta Leitzan bazkaldu ostean, jolasak egingo dituzte Leitzan bertan. Maiatzaren 20an izango da irteeera,m 09:30ean King Kongeko autobus geltokian. Itzulera, berriz, 18:00etan Txankakoako autobus geltokian. Prezioa pertsonako hamar eurokoa izango da (Elgoibarko Izarrako bazkideentzat 9 euro). Bi urtetik beherakoentzat doakoa izango da. Izena emate sartu www.elgoibarkoizarra.eus webgunean.