Aurten ere, bi udal sailetatik bideratuko da diru-laguntza: Euskara Sailetik, 123.000 euro, eta Haur, Nerabe eta Gazteen Sustapenerako Sailetik, 60.000 euro.
Euskara Sailak ondorengo laguntzak eman ditu: Hedabide Sailerako 60.100 euro, Aisia-Erabilerarako 50.400 euro, eta Santa Ageda, Eguberrietako Bertso saioa, udazkeneko kultur eskaintza, Euskarak 365 ekimena eta nazio mailako ekimeneterako 12.500 euro.
Haur, Nerabe eta Gazteen Sustapenerako Sailak Atxutxiamaika egitasmoa finantzatzen laguntzeko eman ditu 60.000 euro.
Elgoibarko Izarrak eskerrak eman dizkio Elgoibarko Udalari, eskaintzen dion laguntzarengatik. Udalaren laguntza ezinbestekoa da Elgoibarko Izarraren proiektuak gauzatzeko, eta, aurrerantzean ere, bide beretik segitzeko asmoa azaldu du. Izan ere, Elgoibarko Izarraren ustez, ezinbestekoa da administrazioaren eta herri ekimenaren arteko elkarlana, gure herrian euskara eta euskal kultura sustatu eta haurrentzako aisia hezitzaileko eskaintza osatu ahal izateko.
∞Lotura duten albisteak:
-
Elgoibarko Udalak 183.000 euroko diru-laguntza emango dio Elgoibarko Izarrari (2016-05-10)
-
168.000 euroko diru-laguntza emango dio Elgoibarko Udalak Elgoibarko Izarrari (2015-04-01)
-
151.200 euroko diru-laguntza emango dio Udalak Elgoibarko Izarrari 2014an (2014-04-15)
- 178.200 euroko diru-laguntza emango dio Udalak Elgoibarko Izarra kultur elkarteari 2013. urterako (2013-03-22)
- 166.200 euroko diru-laguntza emango dio Udalak Elgoibarko Izarra kultur elkarteari 2012. urtean (2012-04-11)