Itoitz Vitores Uranga 20 urteko elgoibartarra ingeles maila hobetzera joan zen orain dela hiru hilabete Australiara. Brisbane hirian egon zen lehenik eta Sidneytik gertu dagoen Avalon hirian dago orain. Euskaldunen artean ezaguna den ostatu bat ei dago han, beharra bilatzen dabiltzan euskaldunentzat topagunea dena. Ostatu horretan izan zuen Sidneyko Gure Txoko Euskal Etxeak antolatu zen Korrika sinbolikoaren berri.
Sidneyko Gure Txokok 2011n egin zen Korrikan egin zuen bat estreinakoz Korrikarekin. Eta, Sydneyko euskaldunek aurten ere bat egin dute Korrikaren deiarekin. 70 lagunek Sidneyko lekurik esanguratsuenetatik eraman zuten lekukoa, joan den apirilaren 2an. Itzoitz Vitoresek beste bi elgoibartarrekin egin zuen topo Sidneyko Korrikan, Jose Antonio Urbietarekin eta honen emaztearekin (beheko argazkian elkar agurtu zuten unea). Australian bizi dira biak. Urbietak lekukoa ere eraman zuen 2013an Sidneyn egin zuten Korrikan.
∞ Lotura duten albisteak:
- Goizean goiz pasatu da Korrika Elgoibartik eta Mendarotik (2017-04-05)
- Eskola-umeek ere egin dute Korrika txikia (2017-04-05)
- Korrika gaztea egin dute bigarren hezkuntzako eta Lanbide Heziketako ikasleek (2017-04-05)
- Korrika Munichen (2013-03-25)
- Jose Antonio Urbieta elgoibartarrak eraman du Korrikaren lekukoa Sidney-n (2013-03-18)