Euskara plaza publikora atera zuten 'Jalgi hadi plazara!' jaialdian parte hartu zuten ehunka lagunek

Barren.eus 2016ko abe. 3a, 15:27

Elgoibarko Euskarak 365 Egun Taldeak antolatutako Jalgi hadi plazara! ekimenak lortu du, aurtengoan ere, herriko kale eta plazak euskaltzalez betetzea. Ehunka elgoibartar euskararen katera lotu ziren lehenik, Kalegoen plaza eta Maalako parkea batu zituen giza katean. Plazera plazera jaialdian, berriz, 15 elkarte-erakundeetako makina bat lagunek era guztietako ikuskizunak eskaini zituzten Maalan.

Elgoibarko 53 elkartetako 500 lagun batu ziren atzo Kalegoen plazan, Euskararen Eguna ospatzeko antolatutako festan parte hartzeko prest. 19:00etan puntuan hasi ziren giza katea osatzen. Erraldoiek eta Udal txistulariek ireki zuten bidea eta haien atzetik, eskutik emanda, gainerako lagun guztiak. Giza kateko azken kideak, Musika Eskolako trikitilari taldekoak, Maalako parkera ailegatu zirenerako, gainezka zegoen parkea.

Eszenatoki gainera igo ziren giza katean parte hartu zuten erakundeetako ordezkari zenbait, eta Iban Urizarrek eta Garazi Aiestak euskararen aldeko idatzia irakurri zuten bertatik. Gero, Plazera Plazara jaialdia aurkezteari ekin zion Ainhoa Mendibilek. Jaialdian, besteak beste, musika, dantza, karaokea, esketxak, aldarrikapen mezuak eta euskal txirigota eskaini zituzten 15 elkarte-erakundeetako ordezkariek. Aitor Novak, Nerea Gilek, Garazi Aiestak eta Mausitxa txarangak eskaini zuten Beitxu, Beitxu! abestiarekin amaitu zen jaialdia, iazko lipdub-a gogora ekarriz.

Bideoa:

 Jalgi hadi plazara! jaialdiko argazki bilduma

jalgi hadi plazara elgoibar gizakatea erraldoiak

 jalgihadiplazara gizakatea elgoibar 00

 jalgi hadi plazara elgoibar maala2 jalgi hadi plazara elgoibar maala jendetza

 jalgi hadi plazara elgoibar txirigota