Euskara

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

Euskararen aldeko oihuekin eta musikarekin girotu dituzte Elgoibarko kaleak Herri Eskolako ikasle, irakasle eta gurasoek gaur goizean. Arratsaldean Jalgi hadi plazara! jaialdiak hartuko ditu herriko kaleak eta plazak.  

Nirekin, zurekin Euskaraz elkarrekin leloa zeraman pankartarekin gurutzatu dituzte herriko kaleak Elgoibarko Herri Eskolakoek. Kalejiraren ostean, Maalako parkean batu dira guztiak eta Iban Zangitu DJaren erritmora jardun dute kantuan eta dantzan.

• Jalgi hadi plazara! jaialdia, 19:00etan

Euskararen Nazioarteko Egunaren harira Elgoibarko eta Mendaroko gainerako ikastetxeek ere egin dituzte hainbat ekitaldi, ikastetxe barruan. Elgoibarko ikastetxe guztiek hartuko dute parte Euskarak 365 taldeak gaur arratsalderako antolatu duen giza katean eta Plazera plazara ekitaldian.

euskararen eguna herri eskola elgoibar pankarta

euskararen eguna herri eskola elgoibar maalan

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza