Euskara

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

asier garaialde euskara esaldia elgoibar 1Kamisetan jarri eta gogoan izateko moduko esaldiarekin irabazi du Asier Garaialdek Euskararen egunaren harira antolatutako esaldi lehiaketa, ‘Ez izan beldur, izan hiztun’ lelorekin.

Elgoibarko Izarrak eta Udal Gaztelekuak euskararen eguneko esaldi lehiaketa antolatu dute hirugarren urtez. DBH eta Batxilerreko ikasleentzako antolatu dute lehiaketa, eta euskarari lotuta egon behar zuen esaldiak, baina era berean, ezin zen euskara berba erabili. Arreiturre Institutuko ikasle Asier Garaialdek aurkeztutako esaldiak irabazi du aurtengo lehiaketa, Ez izan beldur, izan hiztun lelorekin. Esaldi horrekin kamiseta bat sortu dute antolatzaileek, eta 13-18 urte bitarteko nerabeen artean banatuko dute, doan.
Euskararen eguneko estraineko esaldi lehiaketa Uxue Mancisidorrek aurkeztutako “Nire ahotik zure belarrira” esaldiak irabazi zuen, eta iaz, Markel Garate mendaroarra izan da irabazlea, ‘Nik hasi zuk jarraittu’ leloarekin.

asier garaialde euskara esaldia elgoibar eskuetan

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza